Fesia Clinic Fesia Technology-tik sortu da, patologia neurologikoren bat duten pertsonentzako gune berezi bat izan dadin, kalitatezko neuroerrehabilitazio-zerbitzu bat eskaintzeko asmoz.

Fisioterapia neurologikoa nerbio-sistema zentralean edo periferikoan lesioak edo gaixotasunak izan dituzten pertsonengan mugimendu-funtzioa tratatzen duen espezialitate bat da.

Fesia Clinic-en pertsona bakoitzaren eta haren premien arabera egituratzen da errehabilitaziozko arreta, mugimendu-funtzioa oso-osorik balioztatzeari eta gaur egun zientziaren aldetik egiaztapen gehien duten errehabilitazio-metodologiei ematen zaie guztizko lehentasuna.

Horrez gainera, baditugu Fesia Walk (ibileraren errehabilitazioa) eta Fesia Grasp (eskuaren mugimendu-funtzioaren errehabilitazioa) estimulazio elektriko funtzionalerako gailuak.

Estimulazio elektriko funtzionalean, soinatal batek bertako giharrak erabili behar diren mugimenduren bat edo lanen bat egiten duen bitartean gihar horiek uzkurrarazten eta abiarazten dituzten elektrizitate-korronteak aplikatzen dira. Horrela, giharrak estimulatuz eta lan eta mugimenduak errepikatuaren errepikatuz, giharrek eta nerbio sistemak ezagutu, egokitu, azkartu eta erabili egiten dute landu nahi den mugimendu hori, eta denborarekin beretu dezakete eta berez eta aske baliatzeko gai izatera irits daitezke.

Instalaciones Fesia Clinic
  • Patologia neurologikoa duten pertsonentzako errehabilitazio motorrean espezializatutako zentroa.
  • Pertsonara, bere helburuetara eta beharretara bideratutako zerbitzua.
  • Teknologia aurreratuenarekin.
  • Kalifikazio handiko langileak.

Taldea:

 

Aitor Martín

Fisioterapian lizentziatua eta masterra Neurozientzietan

Priscila Bonina

Fisioterapian lizentziatua eta masterra Neuroerrehabilitazioan

Mario Pellico

Fisioterapian lizentziatua eta masterra Haurren eta Helduen Fisioterapia Neurologikoan

Jar zaitez gurekin harremanetan:

 

Helbidea

Pº Mikeletegi, 58 bajo, 008
20009 Donostia / San Sebastián - Spain

Telefonoa