faq01
faq02

1. Estimulazio elektriko funtzionala (FES)

Gaixotasun neurologikoek mugimenduaren kontrolean eta funtzio muskularrean eragina izaten dute askotan. Hala ere, giharraren konduktibitatea eta kitzigaitasuna bera ez dira galtzen.  Estimulazio elektriko funtzionalak korronte elektrikoa erabiltzen du nerbioak eta, hooren kidez, giharrak aktibatzeko. Fesia Technology-k teknologia honen gaitasuna hobetzen du, estimulazioa atal anitzeko elektrodoaren bitartez aplikatuz.

Moe eta Post-ek 1967an patente batean behin deskribatu zutenez geroztik, teknologia honetan oinarrituriko gailu desberdinak garatzen eta klinikan erabiltzen hasi ziren. Merkaturatu ziren lehen sistemak oin eroriaren tratamendurako izan ziren diseinatuak.

FES-aren onura garrantzitsuenak hauek dira:

  • Atrofia muskularra saihestea.
  • Mina gutxitzea.
  • Indarra eta funtzionalitatea hobetzea.
  • Espastizitatea gutxitzea.
  • Odol zirkulazio lokala hobetzea.
  • Kontrol motorraren entrenamendua eta neuroplastizitatea hobetzea.
  • Mugimendu-maila mantentzea edo areagotzea.

Dozenaka artikulu zientifiko daude neuroerrehakilitazioan FES-a erabiltzearen alde.

Oin eroria tratatzeko estimulazio elektriko funtzionala erabiltzea 70 argitalpen zientifikok baino gehiagok aldezten dute. Gehien ikertu den gaixotasuna iktusa izan da; 40 ikerketatik gora egin dira arlo honetan. Hainbat arlotan egiaztatu ahal izan dira hobekuntzak: ibileraren abiadura, aldaketa biomekanikoak afektatutako gorputz-atalean, kontrakoan eta besoetan, parametro tenporaletan, espastizitatean, errekuperazio neurologikoko adierazle neurofisiologikoetan…

Bestalde, FES-a goiko gorputz-ataletan erabiltzeari dagokionez, 25 saio kliniko baino gehiago egin dira. Ebidentzia-maila 1a da eta elkarte zientifiko garrantzitsuenek aholkatzen dute erabiltzea.

Zenbait egoeretan FES-a erabiltzea gaitzetsita dago:

  • Taupada-markagailuak edo inplante elektriko edo metalikoak dituzten pertsonengan, mediku edo fisioterapeuta batek gomendatu ez badu.
  • Epilepsia larria edo aspaldi ez dela konbultsioak izan dituzten pertsonengan.
  • Estimulazio elektrikoa jartzen den tokian tumoreak edo minbizi-lesioak daudenean.

2. Gure Produktuak

Gure sistemen osagaiak hauek dira:

  • Sentsorea (Fesia Walk-en kasuan soilik).
  • Atal anitzeko elektrodoa.
  • Aplikazioa mugikorrean edo tabletan.

Fesia Walk eta Fesia Grasp sistemen ezaugarri garrantzitsuena atal anitzeko elektrodoa da. Atal anitzeko elektrodoa oso interfaze erabilerraz batekin konbinatua, edozein erabiltzaileri (terapeuta zein paziente) elektrodoaren posizio eta tamaina asko probatzeko aukera ematen dio, elektrodoa azaletik kendu beharrik gabe.

Atal anitzeko elektrodoa erabiliz, giharren aktibazio selektiboago bat lortzen da. Hori dela eta, gure produktuek etekin funtzional handiagoa dute eta nekea gutxitzen dute.

Fesia sistemek ez dute mantentze-lanik behar, baina kontuz erabili behar dira, erori ez daitezen edo kolperik har ez dezaten. Ez saiatu sistema konpontzen edo estimulagailua irekitzen. Matxurarik bada, jarri harremanetan Fesia-ko teknikari batekin.

Elektrodoa lehorrik badago edo ez bada ondo itsasten, behin plastiko babesgarritik kenduta, isuri 10 bat tanta ur eta zabaldu ur hori gel guztian behatzaz. Itxaron 3-4 minutu gelak ura xurgatu arte.

Estimulagailuaren eta sentsorearen (Fesia Walk) karkasak oihal garbi eta leun bat erabiliz garbi daitezke. Oihalezko euskarria urez eta xaboiaz garbi daiteke, elektrodoa kenduta.

3. Fesia Walk

Fesia Walk, ebidentzia zientifikoan oinarrituriko ibileraren neuroerrehabilitaziorako sistema bat da, nerbio sistema zentraleko lesio edo gaixotasunen batengatik oin eroria duten pertsonentzat.

Ondoko zerrendako patologiaren batek eragindako oin erori bat baduzu, Fesia Walk erabiltzeko hautagai bat zara:

  • Iktusa
  • Esklerosi anizkoitza
  • Muineko lesioa
  • Garun-paralisia
  • Traumatismo kraneo-enzefalikoa

Fesia Walk-ek estimulu elektrikoak eragiten ditu nerbio peroneo komunean orkatilaren flexio dortsala lortzeko eta atzeko nerbio tibialean flexio plantarra lortzeko.

Zientifikoki erakutsi da zenbat eta lehenago hasi errehabilitazioa, orduan eta emaitza hobeak lortzen direla. Gainera, “entrenamendu” protokoloarekin, oreka edo indar aski ez duten edo oraindik ohean dauden pertsonek erabil dezakete sistema. Beraz, fase akutuetan hasi beharko litzateke Fesia Walk erabiltzen, pazientea klinikoki egonkor dagoen momentutik.

Ez, oso erraz eta bizkor jartzen, konfiguratzen eta erabiltzen da.

Ez, ondoko taulan Fesia Walk-ek eta AFO batek eragiten dituzten efektuen konparaketa erakusten da:

 

AFO

Fesia Walk

Egonkortasuna hobetu.

x

x

Martxaren abiadura handiagotu.

x

x

Espastizitatea gutxitu.

 

x

Potentzial motor ebokatuak eta nahitako kontrakzio maximoak handiagotu.

 

x

Hezur-dentsitatea mantendu/handiagotu.

 

x

Zirkulazioa hobetu.

 

x

Ibilera patroia normalizatu.

 

x

1908-Fesia-Walk_11s2
maletin-fesia-grasp

4. Fesia Grasp

Fesia Grasp, ebidentzia zientifikoan oinarrituriko neuroerrehabilitaziorako sistema bat da, nerbio-sistema zentraleko lesio edo gaixotasunen batengatik besoa, eskua edota hatzak mugitzeko gaitasuna galdu duten pertsonentzat.

Ondoko zerrendako patologiaren batengatik eskua edota hatzak mugitzeko gaitasuna galdu baduzu, Fesia Grasp erabiltzeko hautagai bat zara:

  • Iktusa
  • Esklerosi anizkoitza
  • Muineko lesioa
  • Garun-paralisia
  • Traumatismo kraneo-enzefalikoa

Fesia Grasp-en bitartez 14 gihar estimulatzen dira.

Zientifikoki erakutsi da zenbat eta lehenago hasi errehabilitazioa, orduan eta emaitza hobeak lortzen direla. Beraz, fase akutuetan hasi beharko litzateke Fesia Grasp erabiltzen, pazientea klinikoki egonkor dagoen momentutik.