Fesia Technology oinarri teknologiko eta zientifikoko enpresa bat da, nerbio-sistema zentraleko gaixotasun edo lesioak dituzten pertsonak errehabilitatzeko, estimulazio elektriko funtzionalean oinarrituriko soluzio aurreratuak sortzen dituena.
Epe luzerako ikuspegia hartuta, pertsonen bizi-baldintzak hobetzen dituzten errehabilitazio-sistema aurreratuak lantzen ditugu eta profesionalak ebidentzia kliniko eta zientifikoan oinarrituriko teknologiaz hornitzen.
Gure baloreak, berrikuntza, teknologia hurbilaren garapena, pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko konpromezua eta goi-teknologia, garatzen ditugun produktu guztietan gauzatzen dira.